domingo, 28 de septiembre de 2014

Irakurtzeko lehen liburua!

Ikasturte berri on! Hementxe gaituzue indartsu, ikasturte berriari ekiteko prest.

Aurten irakurriko dugun lehenengo liburua hauxe da:

Lukas izeneko mutiltxo batek, orainaldian kontatzen digu Azkenurri eskola berezi bateko istorioa. Barrakoia deitzen da eskola eta bertan, lurralde ezberdinetako ikasle kaxkar eta txarrak daude. Ibargoiti zuzendariak, gela hori osatu du Porrot taldea izenaz eta ikaskideek hizkuntza sekretu bat ere asmatu dute ume bakoitzaren jaioterritik ekarritako hitz ezberdinekin. Lukas, Barrakoian agertuko den Mei izeneko neskatila berriaren laguna egingo da eta bien artean pila bat gauza konpartituko dituzte. Bereziki Meiren gaitasuna: zomorroekin hitz egitea. Mei, oso neska berezi eta bakartia da eta beste umeekin ondo eramatea zaila egiten zaio. Batez ere, bere trebetasun bitxiarengatik, beste umeek sorgina dela pentsatuko duten ustean. Liburua, irakurtzeko erraza eta dibertigarria egiten da. Egañak Mei pertsonaiaren berezitasunaz, irakurlea amaiera arte lotzea lortzen du.





ANIMO!

No hay comentarios:

Publicar un comentario